Radon
86 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Radona[1] elementu kimiko bat da, Rn ikurra eta 86 zenbaki atomikoa dituena. Gas noble erradioaktiboa da, radioaren desintegrazioaren ondorioz sortzen dena. Gasik astunenetakoa da eta osasunerako arriskutsua da. Bere isotoporik egonkorrenak, 222Rn, 3,8 eguneko erdibizitza dauka eta erradioterapian erabiltzen da. Radonak etxe barruetako aire-kalitatean eragina duen kutsatzaile nabarmena da. Jatorri naturaleko gas hau etxeetan meta daiteke, eta birikako minbizi askoren eragile da.
Ernest Rutherford eta Robert Bowie Owensek aurkitu zuten 1899. urtean[2].
Remove ads
Ezaugarri nagusiak
Tenperatura eta presio estandarretan, radona gas kolorgea da, baina izozte-puntutik behera hozten denean, fosforeszentzia distiratsua erakusten du, eta tenperatura jaitsi ahala hori kolorea hartzen du. Airea likidotzen den tenperaturatik behera, kolore laranja gorrixka dauka.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads