Talio
81 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Talioa elementu kimiko bat da, Tl ikurra eta 81 zenbaki atomikoa dituena. Metal txiro gris xaflakor hau eztainuaren antzekoa da itxuraz, baina kolorea galtzen du airearekin kontaktuan. Oso toxikoa da eta arratoi-pozoi eta intsektizida gisa erabili izan da, baina minbizia sor dezakeela uste denetik, erabilera hau asko murriztu da edo debekatu egin da zenbait herrialdetan. Infragorrien detektore gisa ere erabiltzen da. Ospetsua da hainbat hilketetan erabili izan delako.
Remove ads
Ezaugarri nagusiak
Metal hau oso bigun eta xaflakorra da eta laban batekin moztu daiteke. Airearekin kontaktuan jartzen denean lustre metalikoa dauka, baina berehala ugertzen da eta ñabardura urdin-grisa hartzen du, berunaren antzekoa. Airean denbora luzez uzten bada, oxido-geruza lodi bat sortzen zaio. Uraren presentzian talio hidroxidoa eratzen du.
Bere oxidazio zenbaki komunenak +1 eta +3 dira, bere taldekideengatik bereizten dituena.
Bere fusio puntua esperotakoa baino txikiagoa da, eta likido egoeran azaltzen da tarte handi batean.
Remove ads
Lorbidea
Talioa lortzea ez da gauza erreza, oso kontzentrazio txikietan agertzen baita mineraletan.
Berun eta zink urtuen lurrunetik lortutako partikuletatik lortzen da nagusiki, hala ere, azido sulfurikoaren fabrikazioan lorturiko hondarretik ere lortu daiteke talioa.
Metal hau, bere gatzen disoluzio akuoso baten elektrolisitik ere lortzea posible da.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads