Prometio
61 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Prometioa elementu kimiko bat da, Pm ikurra eta 61 zenbaki atomikoa dituena. Ezaugarri bereizgarri bat dauka, teknezioarekin batera: biak elementu erradioaktiboak dira, baina hala ere, beren atzetik taula periodikoan isotopo egonkorrak dauzkaten elementu kimikoak existitzen dira.
Remove ads
Ezaugarri nagusiak
Prometioaren isotoporik egonkorrena, 145Pm, beta partikulen igorle ahula da eta 17,7 urteko erdibizitza du. Ez du gamma izpirik igortzen, baina beta-partikulek zenbaki atomiko altuagoa daukaten elementuetan jotzen dutenean X izpiak sor daitezke.
Prometio puruak bi alotropo dauzka, eta bere propietate kimikoak gainerako lantanidoen propietateen parekoak dira. Prometio-gatzek lumineszentzia urdin zurbila edo berdexka sortzen dute erradioaktibitatearen ondorioz. Aztarna-elementu gisa ager daiteke zenbait uranio-meetan, fisioaren ondorioz. Zenbait izarren espektro elektromagnetikoan ere prometioaren aztarnak beha daitezke.
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
