Gadolinio

Zenbaki atomikoa 64 duen elementu kimikoa. Lur arraroen multzoko metala da, lantanidoen seriekoa. Magnetismo handia du, batez ere tenperatura baxuetan, eta supereroankortasun-ezaugarriak ditu From Wikipedia, the free encyclopedia

Gadolinio
Remove ads

Gadolinioa elementu kimiko bat da, Gd ikurra eta 64 zenbaki atomikoa dituena.

Datu azkarrak Gadolinioa, Ezaugarri orokorrak ...
Remove ads

Ezaugarri nagusiak

Thumb
Gadolinioa (>%99.9ko purutasunekoa)

Lur arraroen multzoko metal xaflakor eta harikor zuri zilarkara eta lustreduna da. Giro-tenperaturan modu hexagonalean kristaltzen da, alfa forma trinkoan, baina 1.234,85 °C-etik (1.508 K) gora berotzen denean egitura kubikoa eta aurpegietan zentratua hartzen du.

Beste lur arraroek ez bezala, egonkor samarra da aire lehorrean. Hala ere, azkar ugertzen da aire hezean eta erraz askatzen den oxidoa eratzen du. Motel erreakzionatzen du urarekin, eta azido diluituetan disolbatzen da.

Gadolinioa supereroale bihurtzen da -272,417 °C-etik (1,083 K) behera. Oso paramagnetikoa da giro-tenperaturan, eta propietate ferromagnetikoak dauzka giro-tenperaturarik behera.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads