Iterbio

70 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Iterbio
Remove ads

Iterbioa elementu kimiko bat da, Yb ikurra eta 70 zenbaki atomikoa dituena. Lantanidoen serieko lur arraro bigun eta metalikoa da, kolore zilarkara duena. Hainbat mineraletan ageri da, hala nola gadolinitan, monazitan eta xenotimoan. Zenbait kasutan itrioarekin eta beste elementu erlazionatu batzuekin batera ageri da. Naturan zazpi isotopo dauzka.

Datu azkarrak Iterbioa, Ezaugarri orokorrak ...
Remove ads

Ezaugarri nagusiak

Thumb
Iterbioa

Iterbioa xaflakorra eta harikor samarra da, eta lustre distiratsua dauka. Azidoek erraz disolbatzen dute, urarekin motel erreakzionatzen du eta airean oxidatu egiten da.

Hiru alotropo dauzka: alfa, beta eta gamma. Beta forma giro-tenperaturan existitzen da eta aurpegietan zentratutako kristal-egitura dauka; gamma forma, berriz, tenperatura altuetan ageri da eta gorputzean zentratutako egitura dauka.

Beta formak metalen antzeko eroankortasun elektrikoa dauka, baina erdieroale gisa jokatzen du 16.000 atmosferako presioaren pean. Bere erresistibitate elektrikoa hamar aldiz handiagoa da 39.000 atmosferatan, baina 40.000 atmosferara iristean giro-tenperaturan daukan erresistibitatearen %10a besterik ez dauka.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads