Darmstadtio

110 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Darmstadtioa (lehen ununilio eta eka-platino deiturikoa) elementu kimiko sintetiko bat da, Ds ikurra eta 110 zenbaki atomikoa dituena. Atomo superastunen multzokoa da. Elementu hau oso azkar desintegratzen da: 267tik 273ra arteko masa duten isotopoek milisegundoetan neurtzen diren erdibizitzak dituzte. Isotopo astunagoak, 279 eta 281ko masa atomikoa dutenak, geroago sintetizatu ziren eta egonkorragoak dira, beren erdibizitza 180 milisegundotakoa eta 11,1 segundotakoa baita, hurrenez hurren. 10.taldean agertzen denez, pentsa daiteke elementu hau metal solido diztiragarria dela.

Datu azkarrak Darmstadtioa, Ezaugarri orokorrak ...

Lehen aldiz sintetizatu zen 1994-ko azaroaren 9-an bere izena daraman herrian, Darmstadt (Hessen, Alemania). Aurkitzaileak P. Armbruster, S. Hofmann eta G. Münzenberg izan ziren[1].

Ez da inoiz ikusi izan eta atomo gutxi batzuk bakarrik sortu dira, berun isotopoen (208Pb) bonbardaketaren ondorioz nikel ioiengana (62Ni, 311 MeV), ioi azeleratzaile astun bat erabiliz.


Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads